Metodologia

NOLA EGINGO DUGU?

Bada, “hezkuntzaren lau zimenduak” oinarri hartuta: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. Landabaso Eskola Aktiboaren asmoa da horiei guztiei tokia egin, eta beren zentzu zabalenean garatzea: ingurunearekin harremanetan jartzea, era aktiboan (egiten ikastea); esperientziaren bidez jakintza eta baliabideak eraikitzea (ezagutzen ikastea); taldearen aniztasuna konpartitu eta kudeatzea (elkarrekin bizitzen ikastea), eta, azkenik, norberaren benetako Nia mamitzea, norberaren izaera propioena (izaten ikastea).

Curriculuma osatzeko orduan, sistema pedagogikoak haur bakoitzaren beharrizan, interes eta ikasketa-erritmoak aintzatetsiko ditu, azaldu berri dugun hezkuntza osoa erraztuz eta Oinarrizko Gaitasunak ikastea ahalbidetuz. Besteak beste, orainaldi eta etorkizun soziala kontuan hartuta, “ikasten ikastea” gaitasun giltzarria iruditzen zaigu.

Helburuak lortze aldera, honako OINARRI METODOLOGIKO hauen arabera zuzenduko dugu eskolaren egunerokoa:

1. ANIZTASUNA, IKASKETA-ERRITMO ETA TALDE MALGUAK

DSC00084Landabaso Eskola Aktiboko kideoi garrantzitsua iruditzen zaigu bakoitzaren indibualtasuna errespetatzea. Horrela, adin ezberdinetako haurrak espazio berean egongo dira, eta bakoitzak eskura izango du une horretan behar duen materiala. Ikasketa-erritmo oro errespetatuko da; horrela, patxada handiagoa behar duten haurrek ez dute presiorik sentituko besteak iritsi diren toki berera iristeko, aldi berean eta jarduera berak eginez. Bestalde, haur baten ikasketa-erritmoa azkarrago badoa eta best
elako jarduerak behar baditu, eskura izango ditu eta behar adina sakontzeko aukera izango du.

2. PRESTATUTAKO GUNEAK

Haurren erritmo indibidualizatuak errespetatzeko ildo horretan, ikasteko espazioak proposatu behar ditugu, segurtasun fisikoa eta emozionala bermatuz, eta materiala haurrek aise eskuratzeko moduan kokatu behar dugu. Segurtasunezko espazio bat sortzen badugu, gehiegizko babesik eta epaiketarik gabea, orduantxe loratuko da haurren ekimena, eta horrela sortuko da benetako ikasketa, haurren berezko motibazioa abiapuntu.DSC_0062

Horri deitzen diogu “prestatutako gunea”: hainbat alorretan sakontzeko askotariko baliabideak eskaintzen dituen espazio bat.

“Zirkulazio askea” dugu printzipio nagusi, alegia, haurrek aske erabaki dezatela non eta zerekin nahi duten jolastu, esperimentatu, esploratu, eta abar. Horrela, nork bere errealitatea eraikitzen du. Gune horietako bakoitzean material bereziak egongo dira, batzuk konplexuagoak eta beste batzuk ez hainbeste, eta etengabe aldatuko ditugu, ikasleen beharrizan eta garai sentikorrei erantzuteko.

3. IKASTEN LAGUNTZEA (Bidelaguna)

Espazioak prest egon daitezen, norbaitek gune erlaxatu eta egokia ahalbidetu behar du. Hortaz, Landabaso Eskola Aktiboan irakasleak ez dira irakasle, ezpada “bidelagun”, ikasketa-prozesuetan lagun egiten dizun pertsona baten moduan: ez dizu aurrea hartzen, ez zaitu epaitzen eta limite argiak jartzen ditu. Hartara, haurrak nahikoa seguru sentituko dpaa185000045ira, ikasketa ikertzeko eta bizitzeko. Bidelagunak ez du esku hartuko, salbu eta segurtasun-arrazoiak direla medio edo haur batek berariaz eskatzen badu. Prestatutako guneetan soilik gara daiteke elkarlotutako pentsamendu bat, barruko eta kanpoko errealitateen arteko harreman berriak deskubritzeko. Bidelagunek hartuko dute ardura, guneak horrelakoak izan daitezen.

4. ZEHARKAKO EDUKIAK

Landabaso Eskola Aktiboan eskola eta bizitza uztartu nahi ditugu, alegia, eskolan ikasitakoek zerikusi zuzena izan dezatela haurren eguneroko errealitatearekin. Horrela, ikasketa-prozesua esanguratsuagoa eta interesgarriagoa irudituko zaie, eta ikasketa-maila askotarikoetan iltzatuta geratuko da (emozionala, intelektuala, soziala, fisikoa, errepresentatiboa).

IMG_20170208_113751~2Ikasketa-giroak, jolas aske eta planifikatu gabeak, tailerrak, irteerak eta bestelakoak antolatuz, eskolako proposamenek bizi-esperientzia aberasgarriak dakartzate, eta horien bidez curriculumeko edukiak lantzen dira. Informazioa holistikoki lantzen da, hainbat ikasketa-arlo uztartuz (kalkulua, irakurketa eta idazketa, geografia eta historia, zientziak…), eta kasu bakoitzari dagozkion tresna pedagogiko eta oinarrizko gaitasunak eskaintzen dira. Horrela, curriculumeko edukiak globalki eta zeharka jorratzen dira.

5. JOLASA

Jolasa izango da eskolaren zimenduetako bat: haurren jolasa da denboran galtzea, munduarekin topo egitea harreman kitzikagarri baten bidez, misterioz, arriskuz eta abenturaz beteta; izan ere, plazera da dagoenik eta motor boteretsuenetako bat. cropped-img_20170208_1220162.jpgHorregatik, jolasa izango da jakin-minaren, sormenaren eta sakontzearen motorra, eta horri esker sortuko dira haurren ikasketa-espazioak.

Jolasaren ildoarekin jarraituz, Landabaso Eskola Aktiboak ikasketa-molde esploratibo eta eraikitzailea hauspotu eta lagundu nahi du. Errealitatetik (zehaztasunetik) abiatuta ejakintza eraikiz, pixkanaka-pixkanaka teoremak garatu arte (abstrakzioa), materialak erabiliz, esploratuz, alderatuz, hipotesiak proposatuz, analizatuz eta, azkenik, ondorioak beren kabuz ateraz ulertuko dute errealitatea haurrek.

6. EBALUAZIOA

Ebaluazioa deskriptiboa, kualitatiboa, kuantitatiboa eta parte-hartzailea da, eta kontuan hartuko ditu zentroko hezkuntza-prozesuak: haurren garapen pertsonala, laguntzaile helduaren garapen pertsonal eta profesionala, eta familien parte-hartzea eta engaiamendua hezkuntza-komunitatearen barruan.

Batetik, zaila da, ebaluazio-tresna baten bidez, haur batek jakintza bat erdietsi ote duen zehaztea; horregatik, haurraren garapen-prozesuek egon behar dute ebaluzioaren oinarrian (kognitiboa, mugimenduarena, soziala eta emoziala). Hau da, teknika nagusia behaketa izango da, eta ebaluazioa informazio-tresna bat izango da, pertsona bakoitzaren egoera ezagutzeko. Hartara, estrategia egokiak abiatuko dira pertsona bakoitza gidatzeko, betiere, bere interesak kontuan hartuz, bere potentziala ahalik eta gehien gara dezan.

Advertisements