Oinarri pedagogikoak

ZER NAHI DUGU?

1. BENETAKO BEHARRIZANEKIKO ERRESPETUA eta ASKATASUNA

Uste dugu oso garrantzitsua dela umeak beren inguruarekin harremanetan egon daitezela eta horri esker ikas dezatela, inguruan daukatena ezagutzeko jaiotzetiko jakin-minari tiraka. Teoriak eta bizipenek bat eginda, ume bakoitzaren gaitasunak eta ikasketa-prozesuak aintzatetsiko dira, eta barrutik kanporako konponbideak aurkituko dira.

2. PERTSONAREN GARAPEN HOLISTIKOA

IMG_5675

Burua eta gorputza kontuan hartzea, elkarri lotuta, osotasun baten moduan. Emozio guztiak gauza naturaltzat hartzen dira, kudeatzen lagunduz eta ez zapalduz. Proiektu honekin lotutako pertsona bakoitzaren Adimen Emozionala bildu

eta lantzen da, izatearen zimenduen oinarri, geroko garapen akademikorako oinarri sendo gisa balio dezan.

3. KOMUNIKAZIORAKO HIZKUNTZA: EUSKARA

Eguneroko harremanetan erabiltzen dugu, bai eta tailer eta jarduera gehienetan ere. Beste hizkuntza batzuk ere presentzia dute ere, batik bat gaztelania eta ingelesa.

4.  INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

Espazioan bertan eta zentroan antolatutako jardueretan ingurumenarekiko konpromesua argia da: energia berriztagarriak hobetsiko ditugu, baliabide naturalak erabiltzea sustatzen dugu (adibidez, konposta eta baratzea), eta askotariko materialak berrerabiltzen ikasiko dugu. Gainera, ingurumena babesteko proiektuetan parte hartzen dugu, iraunkortaIMG_20170314_154032~2sunarekin lotutako tailer eta proiektuak txertatuz.

Kanpoko espazioa, guretzat, ezinbesteko baliabidea da, haurrak inspiratzeko: espazio naturalak esplorazioa, komunikazioa, elkarlana eta psikomotrizitatea sustatzen ditu, eta jolasteko eta esperimentatzeko material eta tresnak eskaintzen ditu, haurren autonomia errespetatuz. Era berean, eskolaren kokapena baliatuko dugu naturarekiko harreman zuzena hauspotzeko, naturarekiko lotura sentitzeko eta, horrez gain, inguruko animalia eta landareen aniztasuna ezagutzeko.

5. ESKOLAREN KUDEAKETA: DEMOKRATIKOA, PARTE-HARTZAILEA ETA ARDURATSUA

Gure ustez, eskola toki aproposa da norberaren iritzia adierazteko, alderatzeko, askotariko ikuspegiak errespetatzeko, gatazkei buruz husnartzeko, konponbideak proposatzeko, negoziatzeko eta beste. Era berean, iruditzen zaigu ikasteko modurik onena esperimentatzea dela; oso garrantzitsua iruditzen zaigu haur, langile, senide eta auzo bakoitzak bere iritzi propioa izan dezala, eta hori adierazteko modua izan dezala asanblada, tailer, prestakuntza-saio eta abarren bidez, parekoen iritziekin alderatu, besteen iritziak errespetatu eta balizko konponbideak negoziatzeko.

Advertisements